- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
denerako prest lanerako sasoiz
batak besteari ta geure buruari
beste behin egingo diogu otoitz
jan gabe ezkaitezen gelditu inoiz
Diru eske hasi gara buruz buru
gaur ere geurea egin beharko dugu
jendeak pasatu ta ertzean ahaztuta
ezer eman gabe uzten gaitu gu
prestatuta hartu beharko ditugu
Eskale lapurrak
ez gara dirudien bezain maltzurrak
Gure bizitza guk ez genuen hauta
mundu ero hontan gabiltza galduta
behar izanei aurre egin nahian gaude
emanda ez baldin bada kenduta
jateko eskubidea daukagu ta
Eskale lapurrak
ez gara dirudien bezain maltzurrak
Ez dutenen lagun ta dutenen etsai
eguna eman dugu lanean alai
gauez jan eta edan behar dugun eran
eta lo egitera goaz lasai
bihar beste egun bat baitaukagu zai
Eskale lapurrak
ez gara dirudien bezain maltzurrak
Musikazblai Euskera
Janire25 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario