- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Dorrea goizalbarako
Kanpoan nere lurrak esnatuz
Doaz egun berrirako
Jan ta edariz mahaiak gainezka
Nahi ditut guztientzako
Konbidatuta daude hereje
Zoriontsua delako.
Parke ertzeko banku batean
Ilunaren babosean
Etsipena poz bilakatzen da
Kartoipeko ametsean
Oraindik lotan zaude ohean
Izarak bezain arina
Nere jantzitan senti dezaket
Zure laztan atsegina
Errehiriko miseri zulo
Zikinek eder egina
Iluntzerako izango zara
Nire lurren erregina
Ametsen gaua iluna argi
Eta koloretsu dago
Norbera baita izar artean
Beste izar bat gehiago
Zakurren zaunkak entzun ditzazket
Hotz ziztadak behatzetan
Graziosoak sinisten diren
Sei gazte gaizto isekan
Poliziaren sirena hotsa
Neroni so dauzkat bertan
Gauez ere ez ahal nazakezue
Lasai utzi ametsetan
Eskerrak zure besoetan berriz
Zerura naizela igo
Ohetik jaiki ta muxu eman
Didazu hain maitekiro
Zuk ezer jantzi gabe biluztu
Nauzu astiro astiro
Nik zurea ta zuk nire soina
Laztan ditzagun berriro
Amets galduen laberintoan
Egin behar dugu egan
Heldu eskero mundu berri bat
Daukagu zai irteeran.
Musikazblai Euskera
tonikasueps
kobaiashi 








Trabajando...
Escribe tu comentario