- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
A) Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai
Do Sol Rem Lam
Hauts hartatikan ustekabean noizbait ginaden gu ernai
Do Sol Rem Lam
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
Do Sol
Atsedenik hartu gabe.
Do Sol Rem Lam
Lana eginaz goaz aurrera kate horretan denok batera
Do Sol
Gogorki loturik gaude.
Do Sol Rem Lam
Gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia
Do Sol Rem Lam
Burruka hortan bizi da eta hori du bere egia
Do Sol Rem Lam
Ekin ta ekin bilatzen ditu saiatze hortan ezin gelditu
Do Sol
Jakintza eta artia
Do Sol Rem Lam
Bide ilunak nekez aurkitu lege berriak noizbait erditu
Do Sol
Hortan jokatuz bizia
Lam Mi Lam Mi
B) Gizonen lana jakintza dugu ezagutuz aldatzea
Lam Mi Rem Lam
Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea
A) Eta indarrak ongi errotuz gure sustraiak lurrari lotuz
Bertatikan irautea.
Ezaren gudaz baietza sortuz ukazioa legetzat hartuz
Beti aurrera joatea.
Ez dadukanak ongi ohi daki edukitzea zein den ona
Bere premiak bete nahian beti bizi da gizona
Gu ere zerbait bagera eta gauden tokitik hemendik bertan
Saia gaitezen ikusten
Amets eroak baztertuz bertan sasi zikinak behingoz erreta
Bide on bat aukeratzen
B) Gizonen lana...
A) Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak
Burruka hortan iraungo duten zuhaitz adaska gazteak
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
Ibiltzen joanen direnak
Gertakizunen indar ta argiz gure ametsa arrazoi garbiz
Egiztatuko dutenak
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario