- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
gaua iluna da
gidatzen noa bakarrik.
ez dut oraindik norabide finkorik,
zugandik urruntzea da nire helburu bakarra
10 euro besterik ez ,gasolina zorionez
hotza ari du kanpoan, nere barnean baita ere...
Kotxe barruan nago gaueko hamabiak dira
gero ta tristeago sentitzen naz
ta gaua era berean, ilunduz doa
amets egiten dot zurekin esnaturik, laztana..
Hain handia ez den kotxe honetan galdu egiten naz,
errezagoa izango litzateke
gidatzen jarraitzea gelditu gabe
baina zu ez egon arren imaginatzen
zaittut atzeko tokietan etzanda
gutxi falta da egusentia ailegatzeko,
nabaritzen dot haize freskoa dakar
Erlojua begiratzean, konturatzen naz goizeko zazpiak direla..
Sentimenduen gainetik pasatuz noa
eta atzean gelditzen dira errepidea bezala
dena pasatzen da momentu batean...
Orain ikusten dot eguzkia aurrez, beroaren beharrean nago
gauaren ostean beti eguna dator
Argitsuago zuretzako.
Musikazblai Euskera
tonikasueps
kobaiashi 








Trabajando...
Escribe tu comentario