- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
zibilak kalean
pipa atera nuen
karneta ustean
biak han hil nituen
kale basterrean
gero mendian gorde
baserri batean.
Ongi egin duk mutil
etsaiak hiltzea
madarikatu hoiek
tiroz garbitzea
gaurko justizia duk
indarrez jotzea
gero etorriko duk
elkar maitatzea.
Etsaiaren ihesi
bakarrik mendian
hementxe natorkizu
gauaren erdia
zibilak nere bila
dabiltza aspaldian
gordeko ahal nauzuke
zure baserrian?
Ator mutil gaztea
ator sukaldera
hasi nauk konprenditzen
gure egoera
laguntza izango duk
hemendik aurrera
kate ta menditarrak
jo zagun batera.
Morala jaso zidan konseju harekin
goseak kendu ere
esne soparekin
iraultza egiteko
denok elkarrekin
esaten zidan beti
bihotz onarekin.
Hurrengo egunean
goizaren goizean
lau zibil txakurrekin
nere usainean
leihoratu nintzaden
instante batean
baita garbitu ere
laurak batera.
Musikazblai Euskera
tonikasueps
kobaiashi 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario