- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Eguzkia bapatean jarri zen nere aurpegian
Errekaren soinua, txori ezberdinen kantuak
Sartu zitzaizkidan belarritik barrura.
Mendiaren usaina ekartzen zuen haizeak
Begi bat ireki nuen ta leihotik begira
Aske daudenen sentimendua
Jaso nuen nire gorputz osoan.
Ametsetan izan zen, baina bizitza dastatu nuen
Eta bere zapore goxoa izan nuen ezpainetan.
Aske sentitu nintzen, bizitza dastatu nuen.
Baina esnatzerakoan desagertu zen dena
Entzundako soinu ederrak, kate hotsa bihurtuz
Ikusitako zeru urdina, ke grisarekin zikinduz
Belarraren usainak txisaren sunda hartuz
Agertu zen egun batean zuriz jantzitako usoa
Eskua luzatu nuen eta usoa ikutzerakoan
Aske daudenen sentimendua
Jaso nuen nire gorputz osoan
Aske sentitu nintzen…
Bizitza dastatu nuen.
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario