- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
entzuten diat zabat eta barna
hire sabeletik datorren boza,
lurpe barnetatik datorren orroa,
orro basa ta leuna, baso zahar
zaharretatik datorren oihua.
Bizi den herri, adinik gabekoa,
legerik ez duten legearen etsaia,
haien aberastasunik erosi ez duena,
haien jainko faltsueri, hire gorputzeko
bihotz-ezpainekin tu egiten duen
herri adinik gabekoa. (bis)
Suz jantzia, ormaz estalia,
hire bihotzak ez ditik galdu
zorionaren txalaparta gozoak.
Hire begietan nabari diren negar gogorrek
maitasun gosea ditek gordetzen,
hire haurren hats-karrasi garratzak
hire geroaren segurtamena dituk,
zeren gizakiak dituk eta gizaki bezala,
ez ditut esklabo izan nahi.
Bizi den herri adinik gabekoa,
barne-barnetik entzuten diat
hire sabeletik itxaropenez beterik
datorren orroa. (bis)
Musikazblai Euskera
julengalda 








Trabajando...
Escribe tu comentario