- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
lasai, lasaia dagoenean,
amultsua zait zure bertsua
ahapetik datorrenean.
Baina ikaretan sarrarazten nauzu
zure boza loditzen denean,
zure ura oldartzen denean,
uholdean sartzen zarenean.
Barranda burrundatsuan doaz
zure urak,
harri harroek suntsitu nahi
zure bazterrak.
Baina preso zara, preso
zure eremuetan,
baina preso zara, preso
zure ohean ... (bis)
Zure urak dirade leundu
zure kantua ere da lasaitu,
zuregana berriz naiz hurbildu
zure bertsuek bainaute deitu ...
Hator, hator dio urak,
uraren kantu sarkorrak,
hator nitan itzotzera hire penak. (bis)
Zure uraren lasaitasunak
ez ditu itoko neure grinak,
zugandik heldu baitzaizkit denak,
baina hauxe dio oihartzunak ...
Hator, hator neregana
nik ere badiat pena,
aspaldian deraukadan bihotz-mina,
hator, hator! elgarrekin,
badiagu non zer egin
uholdean aurkituko duk atsegin!
Barranda burrundatsuan doaz
zure urak,
harri harroek suntsitu nahi
zure bazterrak.
Baino preso zara, preso
zure eremuetan,
baina preso zara, preso
zure ohean ... (bis)
Musikazblai Euskera
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario