- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Oihu bat aditua izan da
Eskualdunen mendien artetik,
eta etxeko jaunak
bere atearen aitzinean xutik,
ideki tu beharriak eta erran du:
"Nor da hor? Zer nahi daute?"
Eta xakurra,
bere nausiaren oinetan lo zegoena
altxatu da eta karrasiz
Altabizkarren inguruak bete ditu.
II
Ibañetaren lepoan harrabots
bat agertzen da,
hurbiltzen da, arrokak ezker
eta eskuin jotzen dituelarik;
hori da hurrundik heldu den
armada baten burrunba.
Mendien kopetetarik
guriek errespuesta eman diote;
berek duten seinua adierazi dute,
ta etxeko jaunak
bere dardak zorrozten tu.
III
Heldu dira! Heldu dira!
Zer lantzazko sasia!
Nola zer nahi kolorezko banderak
heien erdian agertzen diren!
Zer zimiztak atheratzen diren
heien armetarik! (bis)
Zenbat dira?
Haurra, kontatzak ongi.
Bat, biga, hirur, laur, bortz,
sei, zazpi, zortzi, bederatzi
hamar, hameka, hamabi, hamairur,
hamalaur, hamabortz, hamasei,
hamazazpi, hemezortzi,
hemeretzi, hogoi.
IV
Hogoi eta milaka oraino.
Heien kontatzea
denboraren galtzea liteke.
Hurbil ditzagun gure beso zailak,
errotik athera ditzagun arroka horiek.
Botha dezagun mendiaren patarra behera.
Heien buruen gaineraino;
leher ditzagun, herioz jo ditzagun.
V
Zer nahi zuten gure mendietarik
Norteko gizon horiek?
Zertako jin dira
guro bakearen nahastera?
Jinkoak mendiak egin dituanean,
gizonek ez pasatzea nahi izan du.
Bainan arrokak biribilkolika
erortzen dira,
tropak lehertzen dituzte.
Odola xurrutan badoa,
haragi puskak dardaran daude.
Oh! Zenbat hezur karraskatuak!
Zer odolezko itsasoa!
VI
Eskapa! Eskapa!
Indar ata zaldi dituzuenak.
Eskapa hadi,
Karlomano errege, hiru luma
beltzekin ata hire kapa gorriarekin;
hire hiloba maitea,
Errolan zangarra, hantxet hila dago;
bere zangartasuna
beretzako ez du izan.
Eta orain, Euskaldunak,
utz ditzagun arroka horiek.
Jauts ghiten fite,
igor ditzaugun gure dardak
eskapatzen direnen kontra.
VII
Badoazi! Badoazi!
Non da bada lantzazko sasi hura?
Non dira heien erdian
ageri ziren zernahi
kolorezko bandera hek.
Ez da gehiago zimiztarik
ateratzen heien
arma odolez betetarik. (bis)
Zenbat dira?
Haurra, kontatzak ongi.
Hogoi, hemeretzi, hemezortzi,
hamazazpi, hamasei, hamabortz,
hamalaur, hamairur, hamabi,
hameka, hamar, bederatzi,
zortzi, zazpi, sei,
bortz, laur, hirur, biga, bat.
VIII
Bat! Ez da bihirik agertzen gehiago.
Akabo da. Etxeko jauna,
joaiten ahal zira zure xakurrarekin.
Zure emaztearen eta zure haurren
besarkatzera.
Zurer darden garbitzera ata altxatzera,
zure turutakin
eta gero heien gainean
etzatera eta lo itera
Gabaz, arranoak joanen dira
haragi puska lehertu horien jatera.
Eta hezur horiek oro
xurituko dira eternitatean.
Musikazblai Euskera
julengalda 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario