- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
bere baitan bildu ginduen,
eta odol gaztearen eraginaz
haren soina daldartuz joan zen.
Bizitza-xokoetaz
deus ez zekiten
begi ñabar haiek
urrun joan nahirik,
eguzkiaren printzetan
eta itsasoaren zilarrezko
dizdirean galtzen ziren.
Sentipenak, berriz,
itxaropenaren
eta zalantzeren
artean lauso...
ahalgetasunaren
aurka burrukatu ziren.
Irabazi behar hartan,
arratsalde hari
berez zijoakion
ongi nahia jabetzen hasi zen,
eta lilurak jotako ezpain
gordinen artetik
irrino bat,
udaberriko belar
gaztearen intza
bezain ezea loratu zen
nigan algetasuna soraraziz.
Lore hura,
nere baitan landatu nuen,
gero,
nere gau ixiletan,
oroitzapenak dastatzean,
gaztetasunaren bizigarri hura
maiz dut laztantzen.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario