- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
ez gaztamberak ezürrik:
enian uste orraitzen ziela
aitunen semek gezürrik.
Andozeko ibarra,
ala ibar lüzia!
Hirutetan ebaki zaitan
armarik gabe bihotza.
Bereteretchek leihoti
jaon kuntiari goraintzi;
ehün behi bazereitzola
bere zezena ondoti.
Jaon kuntiak berhala,
traidore batez bezala:
"Bereteretch, aigü borthala
ütüliren hiz berhala."
Ama, indazüt athorra,
mentüraz, sekülakua!
Bizi denak orhit dü
Bazko biharamena.
- "Bereterretch, aigü borthala"
- "Ama, indazüt athorra."
- Büztanobi gaztia,
ene anaie maitia."
- "Arreba, ago ichilik, ez,
othoi, egin nigarrik."
Marisantzen lasterra
Bostmendietan behera!
Lakharri Büztanobian sarthü
da bi belhaiñak herresia.
- "Hik bahiena semerik
Bereteretchez besterik?
Ezpeldoi altian dün hilik;
abil, eraikan bizirik!"
Ezpeldoiko jentiak,
ala sentimendü gabiak,
hila haiñ hüllan ükhen eta,
deüsere etzakienak!
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario