- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
hainbeste gertakizun,
nere buruan kokatu zen
enbata hartatik.
Nere kostatik urrun,
Gran Solen,
egun bat urpean,
hiru igeri,
eta bederatzi arnasketan.
Egunetan Islandar
barku bat agurtzen dut,
asteak lotan,
asteak urgainean.
Harriduraz,
legatzen zilarrezko sabelpeari so
beren bizkar iheskorra
ferekatu nahi dut.
Baina, ez zaitez hurbildu
esaten didate.
Ehun egun argirik gabe
ehun egun ur-dantzan,
errainuei arpoiak boteaz.
Donegall Squaren
kantuak entzutzen ditudan
bitartean,
Golkoko nigarra.
Donegall Squaren
Van Morrison entzuten dudan
bitartean,
Auhena Golkoko plazetan.
Egunak euritan,
gauak igeri,
nere begien bila
dabiltzan hegaztiak,
itsas izotzaren kilapean
ezkutatzen naiz.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario