- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
jarri ziraden
eta zakurrak
katerik gabe
beren bizitzen nagusi.
Ordu larriak
hurbil daude ta
libertadeko
gorritasuna
zeinek ez du nahi
ikusi?
Ihes doazen
ur lodi hoiek
ludi osoa
hartuko dute,
haserrearen
eskubideak
mintzo gogorrez
altxa batira.
Ez kanta beltza,
alperrik da ta,
indarren kontra
jaso indarra
zuen bizitza
oso motza da
egin zazute
librea.
Goseen Harlem,
doinu zakarra,
izen gabeko
mixeri zaharra,
bular lehorrak
zintzilik eta
irentsitako
karraxi latza.
Ez kanta, beltza,
berriz ez kanta,
indarren kontra
jaso indarra,
Moises zerutik
jatsiko ez da,
urreagatik
saldu da.
Bainan zu, beltza,
hasten bazera,
gu ere beltzak
izango gera,
behin da betiko
burruka hortan
nausi berdinen
legeen kontra.
Ez kanta beltza,
berriz ez kanta,
itxi ahoak,
jaso ezpata,
gure bizitza
gurea da ta,
inork ez beza
lapurtu.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario