- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
irailak eman zion,
Eta itasoak nerekin
kaio bat egin zuen,
Orobat itsaso den kaioa.
Ortzimugaren bila doan
treineruarekin batera,
Helmugarik gabeko
ekitaldira abiatzen naiz,
Eta arraunen uherak bezala,
Biltzen eta birjaiotzen natzaio
Hegaldi bakoitzarei,
Ezaugarririk utzi gabe,
Ez baitira loturak baino.
Ilunabarretan,
harrabots antzuetatik
Iheska doazenekin
elkartzen aniz,
Eta zalantzan diren kezkatiek
Itxaropenez elikatzen naute.
Bere bihotzean,
mugagabetasunarekin
Batzen nauen hazia daramat,
Eta egunsenti berriak pizten ditu
Nere ekialdean.
Eta behin gauaren besoetan,
Isiltasunaren ahotsa aditzean,
Euria ari du nere begietan,
Errukirik jaso ez dutenen saminez
Beterik baitaude.
Urdina itsoari
irailak eman zion
Eta itsasoak nerekin
kaio egin zuen,
Orobat itsaso den kaioa.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario