- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Begietan urtuz bizitzeko
lur pare gabea.
Hire misteriozko iturriek
asetzen ditek,
ene gogoetako egarria.
Hire bazterrak
haizetan kantatzen,
asaba zaharren mezua.
Haien testigu bakarra,
munduan bazain zaharra,
oihan eta erreka garbien
bebesle zuhurra,
lainoen maitale jatorra.
Hire edertasunaz liluraturik
jeisten baizizkik,
jazkera apainetan xuri,
eta lotzen besarkada luzeetan,
ixiltasunaren azpian.
Bele beltza hega hegaka,
getaria bat iduri,
zuen atseden oparoa gordetzen.
Bainan ez gaituk hire jabe...
Galdua ote diagu
arbasoen odol-zaina?...
Zer diok hik gure ahuleziaz?...
Ahalge ote haiz?...
Estalgarritzat deitzen ote
diok lanbroari?...
Oi, gure lurra;
Ene gogo-minaren
ezti gozagarria,
hiri so, ene hatsak duk
egiten ahoan abesti.
Últimos comentarios
Escribe tu comentario