- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
horma zaharrak
suzko ekaitz dardartsu guziak
jaurtikiaz jasanik,
kondaira urratu baten
ezaugarri bezala,
xoilki,
bakardadean geldituak.
Beren baitatik ohizko bidean
erreka iheskorra badoa,
harriez maitemin eta lehen-minez
eten gabeko joanean,
ezetasun oriegiz
itzala jauntziaz,
eta uraren murmurio zoroak
hantxe du aurkitzen
oihartzunaren lillura.
Nortasun sarkorra darion
yaure sendoa,
gure nahi eta ezinezko izate aurtsiaren
irudi apurtua.
Zahartuegia dagoen
gure nahi eta ezinezko ezate autsiaren
irudi apuertua.
Zahartuaegia dagoen
gure ez izatearen mina
ixurtzen ari den sabel sofritua.
Eta eguneroko bakardadean,
ixil ixilean,
nehor ere ohartu gabean,
suzko, burdinezko eta zizpazko
oroitzapen zaharrak
kopletan jalgitzen dira
hormetan erroak dituzten zuhaitzetan gora.
... Eta basoilarrak kantatzen du
Iratiko basoan.
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario