- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
dituzun ibaia,
aspaldian ustelkeriz
zikindurik zatozena.
Zigortzetik utzi zaituen
une beretik ikusten dut,
oraindik ere
bizi nahia
borondatea
eta maitasuna,
igeri dabiltzala
zure haunditasunean.
Zugan daramakiten pozoiketa
ez da nahikoa
zure hats bizikorra itotzeko.
Zure menperatzaileei
dena barkatuz bezala,
osasuntsu ageri zara
eta oraindik
gazia den zure gatza
eskertzen dizute arraitxoek.
Nik: zure barnetaraino
murgildu nahi dut gaur
zure maitasunean igeriegin
eta hantxe zure bustitasunean
abiatuko naiz
heriotza menperatzeko duzun
sekretoaren bila.
Eta han,
zure bihotzaren erdian
nere ahalmen guztiak
txertoaren gisa
ixuri nahi nituzke
etsaiaren atzapar beltza
eror ez dakizun,
edertasun guztien leku
izan nahi duzunez gero
hala izan zaitezen.
Bizitzaren kantu zaren
Oria ibaia.
Escribe tu comentario