- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
ni hil eta gero,
nere bizitzan
idatzi nahi balute,
errazagorik
ez da ezer
bi egun
besterik ez dute:
jaiotza eta
heriotza egunak.
Bien artekoak
nereak dira.
Zeazten erraza naiz,
deabrudun batek bezala
ikusi nuen,
gauzak xamurkeriarik gabe
maitatu nituen,
ez bait nuen
bete ezinezko
ezeren
beharrik izan,
ez bait nintzen
inoiz lausotu,
entzutea neretzat
ez zen ikustearen
lagungarri baino izan,
gauzak benetakoak direla
ulertu nuen
eta denak ezberdinak
bata bestearengandik;
begiekin ulertu ere,
inoiz ez
pentsatzearekin,
guzti hau pentsatzearekin
ulertzea, ulertzea,
denak berdinak aurkitzea
litzateke.
Egun batez
logaletu egin nintzen
edozein haur bezala,
begiak itxi
eta lo egin nuen,
horretaz gain,
naturaren poeta
bakarra izan nintzen.
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario