- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
emakume edo igali
izpilluen izpillu.
Ez daki zure baitan
erresiñolaren bat
lo ote datzan,
ez dakit zure belardi-azpian
inor pitxiak lantzen
ari ote den, astiro.
Ez dakit ere
arto-sailik ba ote duzun,
ez eta zein den ere
zure sagar-azalen kolore.
Zuberoa, Zuberoa
emakume edo igali
izpilluen izpillu.
Noiz dagi euri Zuberoan?
Nola dute begiratzen Zuberoan?
Nola da hiltzen Zuberoan? Nola?
Zutaz ez dakit deus ere
Ez zaitut ezagutzen.
Bakarrik,
zure kantaren bat entzun dut
eta horregatik zaitut maitatzen,
horregatik, bakarrik,
nauzu zure alde.
Últimos comentarios
Escribe tu comentario