- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
eta harma astunez ereindako zuen atsedena,
Defenda ezazue zuen libertate beltza
lan egiteko, kirol egiteko, otoitz egiteko,
Defenda ezazue zuen aitaren etxe beltza
telebisioko foiletorik batere ez galtzeko,
Defenda ezazue zuen lo beltza, zuen
amets goxoek amets goxoak erdi ditzaten,
Defenda ezazue larritasuneraino perfumaturiko
zuen bihotzen sosegua, eta zuen asteburua,
Defenda ezazue zuen bake beltza
eta zuen orratz bakarreko erlojua:
Gu otsanda ilunen baten seme-alabak gara,
Tenorea da
Seinala egiguzue zuen hatz luzeaz,
Zuen poliziek tiro egin dezaten.
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario