- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Euskadi bakarra da gure aberria.
Jauna zer egin duzu, gure lur maitea
kanpokoari saldu, oi dohakabea !
arrotzez betea da Euskadi guztia
euskalduna etxean ez dago nagusia.
Hala zioten arbasoek
ta ez zuten ez arrazoi falta
bainan garaiak aldatu dira
hauxe da bai egia, egia galanta:
Gaztedi, berria, berrituz, aberria.
Gu gira Euskadiko gaztedi berria
zabaldurik nahi dugu gure aberria.
Gaskoin edo maketo, ez dugu etsaia
bainan euskal semea da gure anaia
hemen dela Espainia, hau dela Frantzia
mugaren bi aldeetan da Euskal Herria.
Maketoak etorri ziren
mixeriak behartuta
zabal ditzagun gure ateak
hartu beso zabalik geureganatuta.
Lehen soilik ziren geureak
trikiti ta zortzikoa
arrotzak ziren orain arte
rantxera, reggae, saltsa, rumba, tangoa.
(Musika: Jorge González.
Hitzak: Xabier Saldias, Michel Labeguerie.
Musikazblai Euskera
Yayo_08 








Trabajando...
Escribe tu comentario