ajea buruan
gaupasa itzela
bart egindakoa.
Denborak ez nau barkatu
berriro ere berandu.
Eguneroko borroka latza
arduraren inguruan dagoena.
Lagunen arteko haserreak
bertan oinarritzen dira.
Nahi ta ezinaren gatazka
izatearen aurreneko helmuga
pasotismoaren oihua
zerbaiten falta izango da, agian.
Gaueko hamarrak
nekea aurpegian.
Ohera joan ordez
tabernara noa.
Gustora omen nago
kantatzen baino hobeto.
Gautxoriaren bideak ezagutuz
arduraren ingurua baztertu dut.
Lagunen arteko haserreak
bertan desagertu dira.
Nahi ta ezinaren gatazka...
Nondik nora dago orekaren muga?
Norbaitek daki.
Zuria dena beltza ere izan daiteke
ezin jakin, ezin jakin.
Dudaz beteriko burmuin bateko
paranoia zaila eta astun bat da.
Bakoitzak bere erantzun propioa
bilatzearen beharra.
Nahi ta ezinaren gatazka...
Nondik nora dago orekaren muga? ...
Musikazblai Euskera
smalloa 








Trabajando...
Escribe tu comentario