- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
gizakian jarriz
hogei urtera arte
zabiltz udaberriz
hemen jai ta han festa
hau da ona berriz
orain aprobetxatu
ez baitator berriz.
Hogeitik berrogeiko
tarte hori bera
udaran zabiltzala
ohartu al zera?
ezkondu edo ezkongai
zeuk egin aukera
dena polita baita
gozatzen bazera.
Eguzkia hasi da
indarrez bajatzen
berde ziran orriak
kolorez ajatzen
uzta onikan bada
ez gera kejatzen
goza behar lehenago
eginak kontatzen.
Bat iristen danean
hiru hogeikora
goian ostarte gutxi
neguko denbora
ziztada gerrira ta
erreuma besora
bizi pozikan badu
halare gustora.
Ez goibeldu negua
iritsi dala-ta
diberttitzeko erak
aukeran dira-ta
lanik ez eta festa
hilero soldata
umorea baduzu
ez da ezer falta.
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario