- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
aipatzen hastean
gauza politak daude
gutxina ustean
ai zer poza nahi dan hura
gertu ikustean
baten baino nahiago
sei aldiz hastean.
Maitemintzeak ez du
ordu jakinikan
noiz ta zeinekin ez da
aurrez dakinikan
gauza goxoan ez du
bere berdinikan
elkar jango lukete
gordin gordinikan.
Nola dohai gehienak
osorik dituzten
ezin hasi liteke
ez zen erakusten
maitemintzean ez da
akatsik ikusten
normal bizitzen ere
ez du beti uzten.
Garai baten geldirik
behar zen eskua
bikote baterako
ez zen bidezkua
orain errezago da
horren baiezkua
noiznahi makil dantza ta
noiznahi aurreskua.
Gai horrek orain ez du
lehen aina denuntzi
noiznahi dira politak
musu ta igurtzi
mundu moderno honek
digu erakutsi
gaur egin litekenik
biharko ez utzi.
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario