- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
pagorik ederrenak han egin erroa
negu beltzean ere, berde du hostoa
dohain berezi hori zoin den arraroa.
Adura gan nindaike horren pera
bihotz xukatuaren berriz freskatzera
hazkurri azkarrean odol berritzera
euskaldun asko bada ene arabera.
Zuri otoitzen nago, Xalbador maitea
zorionez har zazu gure elgartzea
samina izan zaiku zutaz berextea
orai oroitzapenez bihotza betea.
Zure bertsuak ziren herri mezulari
seme eginbidea minbera ezarri
odolaren mintzoa eman duzu argi
dohatsuen taldean gu nahiz ezarri
Odoleren mintzoa fedezko dohaina
mendek kanta dezaten bertsuez errana
oihartzunak harturik gogoa hain barna
Euskal herria dadin betiko egina.
Eskerdun gaiten izan gure Xalbadorri
bihotz bat eman baitu Euskal Herriari
elgartuz dugun atxik kartsu eta garbi
etorkizun ederra gure gozagarri.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario