- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
arrantzariendako toki hautatua
haize hegoak han du azkarra xixtua
niri laster egin daut xapelaz tratua.
Hameka horenetan, oraino barurik
zubi hartan arraintzan ari nintzelarik
arrain bat naukalarik amuan lothurik
haizeak ereman daut xapela burutik.
Haserre heldu hintzen hozturik mendian
niri mendekatu haiz hobenik ez eman
zer huen hartzekorik ene xapelian
gisa hortan sartzeko hartu ta urian?
Aphezari burutik xapela kentzia
barkhatu erran gabe, hoi duk ausartzia!
Hegoa erho zela nian aditzia...
Noiz ikhasi gogo duk zer den zuhurtzia?
Hastiagarri haiz egunaz bai gauaz
oro erhokeria ez dakik zer nahas
ez duka urrikirik egin dukan lanaz
gisa huntan emanik apheza buru has?
Nungo satan gorriak igorria hintzen?
ez haut ikusi ere xapelaren hartzen!
Hartu dukan lekhurat ez baduk bihurtzen
jakinen duk enekin zertarako haizen.
Haizea izanen duk justiziaz gerla
Segur duk preso ere harturen hutela
Baionan galtzen badut Pau-erat apela
ez badautak bihurtzen ebatsi xapela
Aphezen xapelari aski aiher denik
baduk bai mundu huntan haizeaz bertzerik
khenten ahal balute hik bezain ixilik
ez ginezakek ibil buruan xapelik.
Musikazblai Euskera
julengalda 








Trabajando...
Escribe tu comentario