- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
zure senarra behera dago Frantzian;
hura handik jin ditaken artian
eskutari har nezazu etxian.
Ene senarra behera dago Frantzian
auzoak hurbil utzi derauzkit aldian;
hura handik jin ditaken artian
eskutari beharrik ez dut etxian.
Ibil nuzu Espainian eta Frantzian,
bai eta ere Angletarre guzian;
ikusi dizit andere ederrik heietan;
zure parerik ez dut ikusi orotan.
Jaun gaztia, ederki zira mintzatu,
gure etxian baduzu gaurko ostatu;
ganbera eder, ohia xuri dukezu,
gero heiekin ni ere, plazer baduzu.
Emaztiak nola baitira lazero,
arrazoi bat eskapatu zaut parlero;
gogoetak egin izan ditut gero,
neure senarra zutan truka ez niro.
Anderia, iragan zauzu denbora,
hitzeman duzu ohia eta ganbera;
gero heiekin zure gorputz ederra,
zure hitza ez zazula desterra.
Eginen diot uraren gainian zubia,
han ereinen ogi hazi gorria,
han jin artian ogi opil xuria,
ez duk izanen amaren barkamenduia.
Elorri beltza estaltzen denian arrosez,
sagar-ondua betetzen denian zitroinez,
zezen xuria erditzen denian xahalez,
jakinen duzu zuria naizen bai al'ez.
Musikazblai Euskera
yuraki 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario