- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Inguruan bakarrik gelditu naizela ohartzeak,
Besteen sentimenduak desberdinak direla ikustean,
Bidezkoa ez den egoeran murgilduta nagoenean
Sufritzeak pena merezi al du;
Bakardadeak ere, bere zentzua badu;
Pareta hauen arteko, negar malkoak;
Errealitatea ikustean...
Egoera hobea zen garaiari begira,
Oroitzapenak bihotzean sarturik gelditzen baitira.
Azken finean ez da ezer ederragorik,
galdu dudan edo ez dudanik.
Ooooo, ooooo...
Arazoz beteriko momento hoietan,
irteera ikusten ez duten pentsamendu ezkorretan,
Zaila egiten da aurrera jarraitzea,
ulertuko zaituen norbait aldamenean aurkitzea.
Nire sentimenduak, entzungo dituena;
Laguntzeko aukerarik, galduko ez duena;
Itxurak alde batera utzi eta esango didana;
Egirik gordinena.
Albora etorri eta eskua luzatzen digutenak,
Ohartzen gara direla bizkarra ematen azkenak.
Laguntasunak interesik gabe izan behar du,
Orduan zentzua izango baitu.
Pertsona hoiek baitira benetan inporta dutenak,
Beraiengatik merezi duena sakrifikatzeak,
Arazoak agaztarazten saiatzen direnak,
Beraiek galtzea izutzen gaituenak.
Ooooo, ooooo...
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario