- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
loak hartuta zeukan
etorkizun garbia
guztien ametsetan.
Noiz arte egongo haiz lotan?
Egunsentiak lekarkieke
kalterik handiena:
izerdiak emana
urak kenduko ziela.
Euria berehala hasiko zuen.
Zerua urratu zuten
hodei beltz eta grisek
zoritxarreko zama
gainean oka eginez.
Etsaia euriz jantzita zen.
Teila, harri eta oholek
estali zuten lurra
ta etsipena finkatu zen
herriko bazterretan.
Eguzkiak ez zuen itzuli nahi.
Deika ta deika
ta inor etorri ez.
Deika ta deika
ta inoiz atertu ez.
Ekaitza baretu zeneko
dena hondamenak;
beso guztiak elkartu
galduta zuzpertzeko.
Noizbait lehen bezala izango ote?
Deika ta deika
ta inor etorri ez. (bis)
Deika ta deika
ta inoiz atertu ez. (bis)
(Juan Ezeiza / D. Totterdell)
Musikazblai Euskera
juantxomdq87 








Trabajando...
Escribe tu comentario