- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
tristuraren zulo barnean,
bizitzeko arrazoirik gabe.
Malkoek ez dute uzten,
zure izarra ikusten, egunsentiak,
lehenengo izpiak, lehortuz dijoaz.
Beldurrak ez du ez, lortuko inoiz ere,
zu gelditzerik, zu izorratzerik.
Egiozu aurre!!
Esaidazu gazte ez duzula burua
galdu haitzakitan,
amaigabeko gau hotzetan,
lo egin gabe eta erantzun bila.
Ta zu zarena, ta gure ideiak,
lau haizetara ere joango dira,
geldiezinak. Aurrera egin gazte!!
Txoria isilarazten baduk
zeruari abestuko diogu.
Eguzkia itzali nahi badute,
guk su emango diogu berriro.
Ta zu zarena, ta gure ideiak,
lau haizetara ere joango dira
garaitezinak, aurrera egin gazte!!
Negu gogorraren atzetik datorren,
udaberria itzuliko da.
Zuhaitzek hosto gorriak galdu ondoren,
berriz loratuko dira.
Ta zu, segizu irauten.
Ta gu, ametsak ereiten.
Segizu irauten!!
Musikazblai Euskera
julengalda 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario