- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
gerrako haurrekin.
Automobil batean zihoazen
muga zeharkatzeko asmoz,
nagusirik gabe, bakarrik,
gidatzen ere doi-doi zekitela.
Gurasoek, etsiturik,
nahiago zuten haurrak auto-istripuz
hiltzea egunero bonbek
urraten duten hirian baino.
Ihesi zihoazen, halabeharrak
utzitako azken aukera profitatu nahian.
"Nora goaz? Ez dakit!"
"Nora goaz? Guk pozik!"
Haurrekin egin dut amets, gerrako haurrekin.
Neu ere haurra nintzen,
eta ihes egiten genuen mugarantz,
kantari, bakarrik, gidatzen ere doi-doi zekitela.
Gurasoek, etsiturik. Esnatzeko eginahalak egin,
baina behin eta berriz
hondoratzen nintzen amesgaizto hartan.
Beti amets bera. Ihesi zihoazen,
halabeharak utzitako azken aukera profitatu nahian.
"Nora goaz? Ez dakit!"
"Nora goaz? Guk pozik!"
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario