- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
leihopean, armairu txikietan,
agurrezko hitzak bailiran.
Eta bihotzak, oso hauskorra den txori hori,
infinituaren ilusioa galtzen du.
Azkenean nekeak bereganatu gaitu,
ez dakigu nola igaro trena
atera arteko denbora luzea.
Garai batean ezagunak zitzaizkigun
lekuak orain erabat arrotz agertzen zaizkigu,
eta gustukoak genituen ametsei uko egin beharra.
Libre izaten ez dakigulako gorrotatzen gaitu haizeak.
Bizitza laburra da ekintza guztietan.
Agian maite dugu, agian asko maite dugu,
baina gure amodioa, horrela izenda badezakegu,
ezer ez idatzita dagoen liburu bateko aurkibidea da.
Gure izan zen hura guztia.
Oi errege baino areago eskale!
Gero dator denboren ura, mantso.
Agian maite dugu, agian asko maite dugu,
baina gure amodioa, horrela izenda badezakegu,
ezer ez idatzita dagoen liburu bateko aurkibidea da.
Eta bularreko sua itzaltzen digu,
maite nauzun istant honetako edertasuna aldendu.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario