- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Ez zen bizi oinpean dugun lur honetaz kanpo.
Ez zen aberats. Eguneroko ogia zuen eskatzen,
bere soina estaltzeko jantzia eta euritatik
eta hotzetik gordeko zuen aterpea.
Ez zen bizi lanik gabe ere.
Inoiz izendaturiko lan-orduak zituen eta oso
gustoko ez zitzaizkion zenbait zereginetan
aritu behar zuen egunero hurkoekiko amorearren.
Mila aldiz pentsatu zuen inoren menpetik alde egitea.
Askatasun-gogo izugarria zuen,
bizitzako gurutze bakarra.
Baina ez zen ametsetako munduan bizi.
Munduan sentitzen zen, inguruarekiko dependentzian.
Ez zuen nahi, inola ere, inorenetik bizi.
Eta ongi zekien inguruko zergauza
bakoitzak bere independentzia zuela.
Nor bakoitzak bezala maite zuela zergauza
bakoitzak bere independentzia.
Eta gauza bakoitzaren independentzia maite zuenez,
nahitanahiezko zirudion inguruarekin akordio
egoki batean bizitzea. Nahitaezko harremanean.
Askatasun-gogo izugarri zuen, bizitzako gurutze bakarra.
Inoren menpetik alde egiteko zuen sukar hura,
nahitaez, inoren gainean eta inroen kontra bizitzeko
egarri zoro bat zuela konturatu zen eta bere buruaren jabe,
izan zitekeela egokitasun bakar baten barruan.
Musikazblai Euskera
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario