- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
hasperen itun,
betiko leloaren
agonia iraunkorraren
oihartzun. (bis)
Bat, bi, hiru eta lau
betiko leloaren
zurrunbiloaren
zurrupak irentsi nau.
Zurrunba
burrunba
erremola
zirimola
dardar
negar
esaten
ta idazten:
Hasieraren hasiera?
Hasieraren azkena?
Azkenaren hasiera?
Azkenaren azkena?
Eta higidura berdezko
ahalegin
begi-bihotzen zetabean,
etsipenezko
sorgin ene barnean
altzairu ta porlanezko
etxeorratzen itzalean.
Hala ere ... hiriko kutsadura hinguingarriaren
pozoinez hiltzear dagoen nire etorri
ardimintsuaren azken arnasaz, loreño bat
minikatu zait euskarazko fenix zaharraren
hautsetan, egundaino argirik eta pozik ikusi
ta dastau ez duen loreño berri margul bat,
eta usai, kolore, edertasun ta umorearen
irritsez dudan loreño horren itxaropenezko
geroaz maitezoraturik kantuka hasi naiz
inprenta bateko amets ikuspegian, baserri-
doinu zahar baten haizetan.
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario