- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
ebakita dago. Nire isiltasun hau odoletan dago.
Hitzen beldurra du isiltasun honek,
hitzen ukituei beldur latze die.
Baina niri pena demait isiltasun
hau bertan behera hil dadin.
Nire isiltasunak zazpi giltza ditu,
zazpi giltza handi. Nire isiltasunak
munduko dolorea dolore bizi du.
Iraun nahiaren pena larriak darama nire bizitza.
Ezinarekin oztopatzen da gure herriaren ekintza.
Baina nahiaren bultzada dugu,
indar eta esperantza, ai eskuetan
dugunarekin baliatuko bagintza.
Nire herriak bezala nahia badut, aterik ez;
nire herriak bezala orro dagit atsekabez.
Nire isiltasunak ezin konponduzko,
harremana bizi du. Nire isiltasunak
ezinbestea bizi du. Inolako arreglu,
ezin konponduzko, harreman
gaiztoen ezinbestea bizi du.
Lotsa bizi duen isiltasun honek,
ezbehar ororen naizela bait daki.
Nire isiltasunak zazpi giltza ditu,
zazpi giltza handi...
Musikazblai Euskera
tonikasueps
kobaiashi 








Trabajando...
Escribe tu comentario