- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
ene bihotza da zinez berotia,
bainan zorigaitzez, ari naiz nigarrez,
zu ez zirelakotz izanen enia,
zu ez zirekakotz izanen enia.
Laborari sema ta euskaldun ere,
zu zintudan maite, bainan joan zare;
frantses batekikan, eni erran gabe,
ta geroztik beti bihotza dut triste,
ta geroztik beti bihotza dut triste.
Eni erran zautan maite ninduela,
nik ere sinestsi enetako zela;
bainan airatu da, bertze batekilan,
ata ni bakarrik gelditu herrian.
Ata ta amak xaharrak, supazter xokuan,
akituak dira ta otoitzez ari;
gure etxaldea errekaratuan
beharko ginuke bizirik atxiki.
Bainan joan zira frantses batekilan
hiri ederrean egonen zirezte;
ni kanpaina zulan, ta kabalekilan,
biziko naiz ilun, uzkur ta herabe,
biziko naiz ilun, uzkur ta herabe.
Ez dakit zer egin ta nola kontsola,
arrunt hoztua dut barneko odola;
ez bainuen uste joanen zinela,
ni bakarrik utziz arrotz bat bezala,
ni bakarrik utziz arrotz bat bezala.
Ez dakit zer egin ta nola kontsola,
arrunt hoztua dut barneko odola;
ez bainuen uste joanen zinela,
ni bakarrik utziz arrotz bat bezala,
ni bakarrik utziz arrotz bat bezala.
(Daniel Landart / Gorka Knörr)
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario