- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
arrain txiki arrain handi
gure herriak beregan ditu erreka adina zauri
Nerbioi, Ebro, Duero,
Hego Ipar-Ipar Hego
gatazka zahar baten testigu hainbeste urte eta gero
gatazka zahar baten testigu hainbeste urte eta gero
Somosierrako gailurra
haizea eta elurra
gugan nahi dute ekaitza lehertu,
ikara eta beldurra
M30 ta 40
txabolak eta txaletak
eta kartzelak euskal herriko seme alabaz beteta
eta kartzelak euskal herriko seme alabaz beteta
Madrilgo Casa del Campo
adreilu eta asfalto
bortxaz dauzkate hemen loturik
Madrilen etxetik kanpo
entzutegi nazionala,
polizi jueza fiskala,
bai egia da nazio gara eta beraz entzun gaitzala
bai egia da nazio gara eta beraz entzun gaitzala
Zuhaitzak loran kanpoan
gu berriz ere autoan
zoaz astiro bada ez bada baina goazen atoan
auzo eta kale obretan
usoak Kiro dorretan
noiz etorriko gara maitea Madrilera oporretan?
noiz etorriko gara maitea Madrilera oporretan?
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario