- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
ehun arteko bidean dauden bi zenbaki soilik.
Soilik? Ez, noski.
1, 8, 9, 8, pentsatu, zenbatu eta iristean hausnartu.
Zer ote bada zenbaki hauek daukatena?
Zer berezitasun? Zer ezaugarri mota?
Zer demontre! Ez zabiltza ba oker:
askatasun egarriaren erailketa nahia.
18/98
"una, grande y libre" aurkako den guztia ehortzi,
eta hortik dauden baliabideak
boterearen esku jarri dituzue denak.
Epaile, borrero, luma eta mingainak
ederki ikasi dute modako abestia:
"los malos y su entorno, el entorno del entorno,
todo es lo mismo dadle otra vuelta al torno".
18/98
ehun arteko bidean dauden bi zenbaki soilik.
Balantza legala ta justizia balantza
bidegurutze ankerrean banandu ziren, antza.
Zabor poltsa zahar bati darion ustel kiratsa
ezin da erabat estali Chanel litro bat botata.
Baina dena mozorrotzeko gai al da
ardiz jantzitako otsoak prentsa bere alde badauka?
18/98
plagiatutako gidoia zerbait berria izango balitz bezala,
eta, hala, oihuei moztu hegalak.
Gehiagorako ez du ematen zuen neurona bakarrak?
Manifetan botatako bala galduak bailiran
kriminalizazio hitzak itsu jaurtitzen dabiltza,
eta egiak eragiten dien mina,
da zenbaki hauek ispiluan jarrita ageri den isla.
Ezberdin pentsatu,
ezberdin bizi
ta ezberdin garen guztiokin
amaitu nahi duzue.
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario