- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
irainen artean igarotzeko unean.
Malko batek, isurtzean, zenbat erre dezakeen
goizegi ikasi duten aurpegietan.
Espaloietatik ozen mehatxu unionistak
gor hedatzen dira Belfasteko karriketan.
Eskolara heltzeko oinez egiten den bidea
ez da beti alai egin ohi den bide bat.
Marjinazioa ta ukapena, (Where are human rights?)
auzoak ghetto bihurtzea (Where are civil rights?)
maizegi errepikatu da (Where are human rights?)
historiako orrialde ilunetan (Where are civil rights?)
Arkansas 1957
Kolpeak, harrikadak, bonba abisuak
frankotiradoreak ta harro jantzitako hormak.
Kaiolatik irtetea oztopatzeko nahian,
Ardoyne-go auzoan dena zilegi al da?
Eskubide zibilen kaleetatik ibiltzean
kantoi bakoitza garaipen txiki bat da.
Eskolara heltzeko oinazez egin den bidea
duintasunaren aldarrikapen latza da.
Musikazblai Euskera
tonikasueps
kobaiashi 








Trabajando...
Escribe tu comentario