- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Jaiotzen garen unetikan dohain
bat garatzen hasten gara
sumatzen ditugun soinuak
entzun eta ulertzen saiatzea.
Amaren hitz goxoak batzuetan, errietak besteetan...
guztira irekirik gaude, guztira jartzen diogu arreta.
Entzun!
Pentsatu!
Entzun!
Hire ahotsaren oihartzunarekin ez hadi gortu!
Baina momentu jakin batean
gure hotsak moldatzen dira.
Lehen hitzak txaloen artean,
gu gara protagonistak.
Sentimendu horren premia
bizitza osorako da
gustuko dugu gure ahotsa,
gustuko arrazoia izatea.
Musikazblai Euskera
SANTOSJM 








Trabajando...
Escribe tu comentario