- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
euren garaia noiz iritsiko zain.
Beldurrez, ikaraz, balioaren mugan
dantzatzera aterako dituzten ideiarekin.
Sinonimoak anaia izatetik etsai izatera
erraztasun ikaragarriz pasatzen dira
eroturik bezala, lekua aurkitu nahian,
aurkitu nahi eta ezin.
Hori dantza krudela, oin geldien dantza,
eta eskuak geldiago. Garuna, zer esan...
Baina doinu horietan aritzeko intentziorik ez dugu,
hiztegiak apurtzeko, ordea, bai,
hitz berriak sortzeko, esanguratsuak,
dialektikaren aro berri baten aurrean
enkriptazioa arma nagusia da.
Hitzak dardarka hiztegietan barrena.
Hitzak dardarka, ikaratuak,
noiz izango diren lizunduak,
lohitu, akabatu, mespretxatuak,
ahanzturarekin betiko galduak.
Musikazblai Euskera
iramai
aletxuepelde 








Trabajando...
Escribe tu comentario