- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
gauza bat zinez polita
polita eta goxoa eta
ozena bezain galanta
zuri begira pasatzen dugu
zenbait eta zenbait bulta
gure etxean sartzen baituzu
arras maite dugun besta.(Bis)
Agur beraz zuri
agur telebista
tanti ruri ruri, tanti ruri rura
agur telebista
profeten profeta.
Dena kolore, lilura, kantu,
ministroak usu mintzo
bai eta ere jaun presidenta
su ondoan kokoriko.
Horiek denak oso umilki
heldu dira egunero.
Gauza hoberik ezin zen asma
euskaldunen frantsesteko.
Agur beraz zuri
agur telebista
tanti ruri ruri, tanti ruri rura
agur telebista
gezurtari adreta.
Munduko berri hara-hunatak
kirola eta besteak
haundi-haundien faltsukeriaz
dirade bete-beteak.
Jaun aberatsak baitira egun
telebistaren jabeak
jabeak eta populuaren
lokararazle trebeak.
Agur beraz zuri
agur telebista
tanti ruri ruri, tanti ruri rura
agur telebista
gu guzien, gu guzien, gu guzien
izorratzaile galanta.
Telebista, telebista.
Musikazblai Euskera
juantxomdq87 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario