- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
eguzkia jaiotzen da gau amerikarrean
hodeizko bufanda ibiltari bakartiaren begietan.
Mezulariak jo du bere kanpaia
teletipoa dar-dar batetan dago.
Notizia erori da arko bigun batek jaurtia
eta jasotzen ditugu hezur txikituak,
gorputz odolustua.
Zigarro bat pizten dugu. Denbora erretzen da
urrezko garretan,
kearen atzean ezkutatzen gara
eta pentsatzen dugu bapatean
informatiboan hitzegitea.
Usain gozozko gutunak bidaltzen dituzten maitaleez,
gerizondo eta pikondoz idazten duten poetez,
zure begiei buruz ene maitea.
Ezinezkoa, ezinezkoa, ezinezkoa...
Leihoa jotzen du
isiltasun luze eta nekatu batek.
Heriotzaren parekoa.
(Felipe Juaristi - Karlos Jimenez)
(oso maiz herri hontan,
mugak kixkaltzen haute heriotzaraino...)
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario