- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
hogeita hamar bai suertez,
gose greba bat hasi genduan
geure borondatez;
goitik defentsarik batez,
guztia zan geure kaltez,
obispo ta apaiz kolko handiak
lasai bizi bitez.
Paper bat geunkan egina,
laburra baina gordina,
bertan azaltzen genduan Euskal
Harriko samina;
zer sermoi ta zer dotrina,
bazan zerbaiten premina,
berriro ere egingo geunke
kanpoan bagina.
Hiru egun ta erdira
lotuta komisarira,
ardi gaxoak bezala goaz
geure hiltegira;
jotzen hasiko balira
bizkarrik ez erretira,
lehenago ere emandakoak
danak hartu dira.
Geroztik aste betera
tribunal faltso batera
azaldu ginan geure krimenen
kontu ematera;
mila arrazoi atera
ebezan gure kaltera,
hamabi ta hamar urtena jauzi
jakuzan kolpera.
Heldu ginan Zamorara,
inpernu zulo hontara,
Jainkorik bada dagon lekutik
gaitzala anpara;
urte batzuen bolara
gu hemen izango gara,
bien bitartez Euskal Herria
askatzen ez bada.
Hona amaitu baino lehen,
bost apaizak zeintzuk diren:
bat da Gabika, urren Kalzada,
Naberan ondoren,
Amuriza da laugarren,
nor falta ote da hemen:
guztion buru Nikola jarri
behar nuen lehenen.
Musikazblai Euskera
juantxomdq87 








Trabajando...
Escribe tu comentario