- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
milaka zalantza,
baina sekula ez dut
galdu esperantza
iritsiko zaiola
Euskal Herriari
denok espero dugun
egun berri hori.
Langileak lanean,
nausiak bakantza,
baina sekula ez dut
galdu esperantza
lurreko ondasunak
egunen batetan
ez direla egongo
esku berdinetan.
Herria lutoz dago,
ez jaia, ez dantza,
baina sekula ez dut
galdu esperantza
heriotza, kateak,
biak apurtuta,
dantzatuko dugula
zazpiak batuta.
Morroiak nausiari
zor dio gorantza,
baina sekula ez dut
galdu esperantza
batak eta besteak
berdin izateko
nausia morroiari
belaunikatzeko.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario