- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
ebakirikan erditik,
alde batera hiru soineko,
utzirikan lau bestetik;
guraiziakin berezi arren
bakoitza bere aldetik,
ezagutzen da jantzi dirala
zazpiak oihal batetik.
Oihaltzat hartu zagun Euskadi
guraizitzat Bidasoa,
hibai koxkor bat besterik ez da
hutsa... balitz itsasoa.
Elkarren hurbil daude zazpiak,
muga daitzen da Pausoa.
Zergatik izan ez behar degu
famili bakar osoa?
Arbola baten zainetatikan
sortzen diran landareak
bezala gara Bidasoaren
bi aldetako jendeak;
berdinak dira gure jatorri,
ohitura eta legeak,
ama euskarak magal berean
hazitako senideak.
Musikazblai Euskera
SANTOSJM 








Trabajando...
Escribe tu comentario