- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Zenbat denbora behar du amak, bere umea kulunkatzeko?
Denbora asko behar du umeak begiak ireki ahal izateko
Begi ilun, azal beltza; etorkizuna ezinezkoa da?
lur lehorra ta beroa, Etorkizuna hemen ametsa da?
Emiliano Zapata,
Iturbe Abasolo Txomin,
Ernesto el Che Guevara…
Luzatu eskua, bihotzean dago erantzuna, zabaldu gure mezua;
Hitzegitea ez da nahikoa, norbait dago zure zain,
Egia da gogorrena, guri soberan eta haiei faltan
Txarrerako eta onerako banan dezagun dagoena
Hiru segunduero ume bat, ume bat hiltzen da
Hiru segundu nahikoak dira, bere taupadak isiltzeko
Hartu dezagun eredutzat iraultzaile haien bidea,
Ez ahaztu zu eta ni garela,
azken finean gertaera hauen erantzule
Luzatu eskua, bihotzean dago erantzuna, zabaldu gure mezua;
Hitzegitea ez da nahikoa, iraultza dago zure zain,
Begi ilun, azal beltza, etorkizuna ukatua izan da
Lur lehorra ta bero hontan,etorkizuna baliabidetan datza
hiru segunduero ume bat, ume bat hiltzen da,
hiru segunduero…
hiltzen da goseaz, hiltzen da egarriaz, hiltzen da…
hiltzen dela goseaz, hiltzen dela egarriaz, hiltzen dira eta bitartean
gu, patrikari, begira
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario