- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Andreak itaun zakarrean
Non arraio ibilia nintzen
"Ez al dakizu bada
Hamar lapur narruk
Bahitu egin nautela
Gorriak ikusi ditut, zera"
"Ez idazu esan gizona!
Eta ni bitartean hemen
Ezer ere jakin gabean
Zurekin haserre batean
Beti bezalaxe tabernan
Lagunekin lotua zinan!
Koitadu hori, kontaidazu dena!"
"Haietako bati ustegabean
Aiztoa agudo kenduta
Atzean jota utzita
Ziztuan dut hanka egin
Nondik nora enekiela
Elefante txuri batekin
Egokitu naiz bidean..."
"Elefante txuria diozu?
Nora bada eramana ote
Lapur narru nazkante...
Nik harrapatuko banu!
Eta zer egingo dugu orain
Etxea hain txikia izanik
Elefantea ezin sarturik?"
"Lasai andrea, zirko batean
Utzia dut badaezpadan
Eta suerte piska batekin
(Bertan) onartuko digute
Dohan emango dizkiguten
Sarrera batzuen alde
Ondo baderitzozu, beti ere"
"Niregatik bada konforme
Baina, aizu, eser zaitez
Akitua egon behar duzu,
Afaria prestatuko dizut
Goxo bai goxoa, eta gero
Bere baitan har zaitzan
Loari eskatu behar diozu..."
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario