- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
nire psikoanalistak buruaz beste egin du,
haren emazteak hotsegin dit esateko
"baina, nola egin ahal izan dit hori niri!...
ez diot gero inoiz ere barkatzerik izango!"
ordubetez edo entzuten egon natzaio
horixe behar baitzuen, inorekin askatu
esan diot ez zuela errudun sentitu behar
bizitzak halakoak ekartzen zituela eta
gizonak ezin ziolako zoriona eman
hartua zukeela erabaki tamalgarria
erditik kenduz, bera libre gera zedin
halaxe bizitza berri bati ekin ziezaion
inolako trabarik gabe berriro has zedin.
Labur, zion maitasunagatik egina zuela.
Argi asko zegoela, ikusi nahi zuenarentzat.
Eta azkenean lasaiago geratu da eta
ene hitzak oso baliagarriak izan zaizkiola
aitortu ere aitortu dit, eskerrak emanez
bihotz bihotzez, hurrengo baterako geratuz.
Izan ere, dena merezi dute buruaz beste
egiten duten psikoanalisten emazte gaisoek.
Ni ere, nekeak jota baina pozik gelditu naiz.
Psikoanalistari esker zentzu bat izan du
nire gaurko egunak. Ez naiz alferrik bizi
eta bestalde, nor bizi ote da zorion betean?
nork ote du dena bere bizitzan?... Denek ere
izango dute, bada, zer edo zer, ez dakit
gabeziaren bat, damuren bat isil-gordean...
baina hainbeste hitzegin da hitzegin,
azkenean burua joan zait, "harritzekoa!"
esango zukean ene ama zenak, gaisoa
aspaldi joan zen hemendik beste mundura
hau burua! hau burua! ahantzi egin zait
psikoanalista berri bat bilatu behar dudala
eta berarekin laugarrena ere egingo du
aurten aldatzen dudala psikoanalistekin...
Musikazblai Euskera
tonikasueps
kobaiashi 








Trabajando...
Escribe tu comentario