- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
lanera bidean
erdilotan autobusean
paretik pasatzean
Zure ederrak jotzean
jabetu naiz bapatean
iritsia dela udaberria
Zubiondoko gaztainatze
Isil-misil
txintik gabe
argiaren aroan gaude
ernaminak jota zaude
Aldabak lez atean
ezustean jo nauzu
eta ene barruan
zerbait mugitu didazu
"Askatu zeu ere
argiaren aroan gaude!"
dei egin didazu
Zubiondoko gaztainatze
"Jaio zeu ere
bizi berrira
nirekin batera
lotan baitzaude"
"Zabaldu leihoak
alderik-alde
airea dadin
zokotan barne"
"Utikan bertatik
traste zaharrak
enbarazu besterik
egiten ez dutenak"
"Bota zakarrera
eskutitz zaharrak
dagoeneko iraganak
jota daudenak"
"Ahaztu gabe
armairu zokoan
maiztua duzun
alkandora zatarra"
"Kitatu zure zorrak
itzuli inork zuri
aspaldi utzitako
liburu hori"
"Astindu gogotik
oroitzapen zakarrak
bertan diren
itzal gorrak"
Gaur goizean...
Berritu zeu ere
argiaren aroan gaude
berritu zeu ere
Zubiondoko gaztainatze.
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario